XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL IRRATSAIOAK Irundarren txanda degu gaur

Larogeitaemezortzigarren euskal irratsaiotako irundarrak datozkigu.

Len ere irundarren saioa txit atsegin izan zan.

Ta orain datorrena lengo talde ura ez dan arren, exkaxagoa ez dala esan genezake kezka gabe.

Benetako pilarmonika-jotzalle jatorra dakarte, Irastortza ezaguna.

Kriskitiñak jotzeko gertu beraz gazteak.

Gañera Batzokiko txistulariak ere bai.

Euskal soñu otsa izango da beraz ugari.

Emakume taldetxo batek lau abesti polit entzunaraziko dizkigu.

Ta Sagarzazu abotzoli ta Iturbe abosperenak osatuko dute abesti kontua.

Bertsolaria ere etortzekoa degu.

Bidaso inguruak abestuko omen dizkigu Basurko bertsolariak.

Ez dira nolanaiko koplak izango.

Orbegozo gaxteak Satarka'ren olerki bat esango omen du gañera, ¡Irratsaio ornitugorik nai dezute!.

Jo ta ke, irundar anaiak, zuek txalotzeko irrikitzen gaude ta.

¡A! ta aztu gabe.

Oar bat irundar entzuleai.

Irun Irratetxeak (Radio irunek) sekulako otsindarlea (altaboza) jarriko omen du gaurko irratsaio au entzuteko.

Ondo entzun nai dezutenak beraz Irun Irratetxera.

Orra guk esan.

Ta gero arte.